Peter Brian Medawar

Peter Brian Medawar

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaPetrópolis eta Rio de Janeiroko estatua, 1915eko otsailaren 28a
Herrialdea Erresuma Batua
 Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaLondres, 1987ko urriaren 2a (72 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Jean Medawar (en) Itzuli  (1937 -
Seme-alabak
ikusi
  • Caroline Medawar Garland (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaMagdalen College
Marlborough College (en) Itzuli
Oxfordeko Unibertsitatea Doktoretza
Doktorego ikaslea(k)Avrion Mitchison (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakmedikua, immunologoa, zoologoa, autobiografialaria, katedraduna, biologoa, fisiologoa eta ikertzailea
Enplegatzailea(k)Londresko University College
Magdalen College
Birminghamgo Unibertsitatea
Jasotako sariak
ikusi
KidetzaRoyal Society
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Amerikako Sozietate Filosofikoa
Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaateismoa

Peter Brian Medawar (Petrópolis, Rio de Janeiro, Brasil, 1915eko otsailaren 28a - Londres, 1987ko urriaren 2a) britainiar medikua izan zen.

Bizitza

Libiar jatorriko britainiar industriari baten semea zen. Ingalaterran egin zituen ikasketak, Marlboroughen lehenbizi, eta Oxforden gero. Zoologia ikasi zuen, eta J. Z. Youngen ikasle izan zen. Ikasketak bukatuta, Zoologia eta Anatomia Konparatuko irakasle izan zen Londresko University Collegen, 1951n. Royal Societyko kide izendatu zuten 1960an, eta National Institute for Medical Researcheko lehendakari. Gerran erretako pertsonen larrua txertatzeko modua ikertu zuen, eta ikerketa horietan oinarri hartuta egin ziren, 1960ko hamarraldian, lehenengo giza organoen transplanteak. 1960an, Fisiologia eta Medikuntzako Nobel saria jaso zuen, Frank Macfarlane Burnetekin batera, ehun txertatuen immunologia-tolerantziaren aurkikuntzagatik. Zaurietan ehuna osatzeko mekanismoa ikertu zuen, eta horrek sortzen zituen arazo immunologikoak. Orobat aztertu zituen zelulen hazkundea, zahartzea, immunitatea eta eraldatzea.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q214209
  • Commonscat Multimedia: Peter Medawar / Q214209

  • Wd Datuak: Q214209
  • Commonscat Multimedia: Peter Medawar / Q214209


  • i
  • e
  • a
Zerrenda:Medikuntzako Nobel Saria
1901–1925
1926–1950
1951–1975
1976–2000
2001–present