Pietronella Peters

Pietronella Peters
Bizitza
JaiotzaStuttgart, 1848ko martxoaren 4a
HeriotzaStuttgart, 1924 (75/76 urte)
Familia
AitaPieter Francis Peters
Anai-arrebak
ikusi
  • Anna Peters
    Ida Peters (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakmargolaria

Pietronella Peters, baita Petronella Peters ere, (Stuttgart, 1848ko martxoaren 4- ibidem, 1924) margolari alemaniarra izan zen.[1] Batez ere erretratuak eta haurrekin eszenak margotu zituen.

Biografia

Pietronella Peters artisten familia baten altzoan jaio zen, Stuttgarten jaio zen, 1848ko martxoaren 4an. Gurasoak Pieter Francis Peters margolaria eta Gertrude Mali holandarrak ziren. Bere aitona Petersek jada beirategi pintore gisa lan egiten zuen Nimegan. Bere arreba, Anna Peters, margolaria ere izan zen.[2] Ama, bestetik, Christian Maliren arreba zen, Municheko Eskolaren margolaria. Margolaritzaren lehen ikasketak etxean jaso zituen. Bere familiarekin, 1894tik 1904ra, uda guztietan, Köngen gazteluan igaro zituen, Stuttgarteko hego-ekialdean. 1907 eta 1924 bitartean ere noizbehinka itzuli zen gaztelura non arte-lanak egiten zituzten. Haren lanen modeko asko gazteluko ​​egoiliarren haurrak ziren. Peters familiaren lan ugari Biberach an der Rißeko Braith-Mali museoan erakusten dira. 1912tik bizi zen bere ahizparekin Stuttgart-Sonnenberg etxean bizi izan zen, 1924an hil zen arte.

Estiloa

Zehaztasun askotariko lanak dira, normalean haurren eszenak eta erretratuak.

Obra batzuk

  • Mädchen mit Blumenstrauß (Neskatxa lore sortarekin).
  • Die junge Künstlerin Anna Peters an der Staffelei (Anna Peters artista gaztea astoan lanean).
  • The puppet show (Txotxongiloen ikuskizuna).
  • Die Lesestunde (Irakurketaren ordua).
  • Zwei kleine Mädchen mit Puppe am Fenster in einer Stube (Bi neskatxa panpinekin gelako leiho ondoan).

Iruditegia

  • Panpinaren soineko berria.
    Panpinaren soineko berria.
  • Anna Peters artista gaztea astoan lanean.
    Anna Peters artista gaztea astoan lanean.
  • Irakurketaren ordua.
    Irakurketaren ordua.
  • Neska entsalada garbitzen.
    Neska entsalada garbitzen.
  • Hiru neska haurren kafea hartuz.
    Hiru neska haurren kafea hartuz.

Erreferentziak

  1. https://peoplepill.com/people/pietronella-peters/
  2. Monika Machnicki: Anna Peters. Vorwort zum Katalog zur Ausstellung "Anna Peters 1843 - 1926" im Braith-Mali-Museum in Biberach an der Riß, 1990, ISBN 3-924392-13-7

Kanpo estekak

  • (Alemanez):Pietronella Petersen margolanen galeria.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q2094530
  • Commonscat Multimedia: Pietronella Peters / Q2094530

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 155845287
  • ISNI: 0000000426609367
  • GND: 1045720984
  • LCCN: no98108101
  • ULAN: 500162347
  • RKD: 228720
  • Wd Datuak: Q2094530
  • Commonscat Multimedia: Pietronella Peters / Q2094530