Real Sociedad 1981-1982 denboraldia
1981-1982 denboraldia Real Sociedadek bigarren eta azken liga irabazi izan zuenekoa izan zen. Superkopako txapeldunak ere izan ziren. Errege Kopan finalerdietaraino iritsi ziren. Europako Kopan, azkenik, lehenengo kanporaketa jokatu zuten.
Pichichi taulan Uralde hirugarren postua lortu zuen, Carlos Martinezekin paretuta eta Pichi Alonso eta Enrique Castroren atzetik.
Entrenatzaile lanetan Alberto Ormaetxea egon zen, eta presidente moduan Jose Luis Orbegozok jardun zuen.
Aldaketak lantaldean
Kanpora
Jokalaria | Arrazoia |
---|---|
Juan María Amiano | Futbola utzi zuen |
Santi Idigoras | Mexikora joan zen jokatzera |
Jose Agustin Aranzabal | Futbola utzi zuen |
Manuel Cervantes | Real Murciara joan zen |
Eranspenak
Jokalaria | Arrazoia |
---|---|
Bixente Biurrun | Sansetik igota |
Tomas Orbegozo | Sansetik igota |
Javier Zubillaga | |
Francisco Javier Eizmendi | Sansetik igota |
1981-1982 denboraldiko taldea
Zenbakia | Izena | Jaiotze data | Nazionalitatea | ||
Atezainak | |||||
1 | Luis Miguel Arconada | 1954-06-26 | Euskal Herria | ||
13 | Pedro Otxotorena | 1957-04-19 | Euskal Herria | ||
? | Bixente Biurrun | 1959-04-1 | Brasil | ||
Atzelariak | |||||
2 | Genaro Zelaieta | 1954-11-09 | Euskal Herria | ||
3 | Inaxio Kortabarria | 1950-7-31 | Euskal Herria | ||
6 | Alberto Gorriz | 1958-02-16 | Euskal Herria | ||
15 | Juan Antonio Larrañaga | 1958-07-3 | Euskal Herria | ||
22 | Eliseo Murillo | 1955-01-25 | Espainia | ||
24 | Julio Olaizola | 1950-12-25 | Euskal Herria | ||
24 | Tomas Orbegozo | 1958-08-19 | Euskal Herria | ||
? | Agustin Gajate | 1958-03-23 | Euskal Herria | ||
Erdilariak | |||||
4 | Jose Maria Bakero | 1963-02-11 | Euskal Herria | ||
5 | Diego Alvarez | 1954-12-21 | Espainia | ||
10 | Periko Alonso | 1953-2-1 | Euskal Herria | ||
11 | Jesus Maria Zamora | 1953-01-1 | Euskal Herria | ||
? | Javier Zubillaga | 1959-08-8 | Espainia | ||
? | Salva Iriarte | 1952-04-2 | Euskal Herria | ||
Aurrelariak | |||||
9 | Roberto Lopez Ufarte | 1958-04-19 | Maroko | ||
18 | Jesus Mari Satrustegi | 1954-02-12 | Euskal Herria | ||
8 | Pello Uralde | 1958-03-2 | Euskal Herria | ||
? | Francisco Javier Eizmendi | 1961-10-7 | Euskal Herria |
Entrenatzailea: Alberto Ormaetxea ( Euskal Herria)
Europako Kopan
Errealak, Europako Kopa jokatu zuen, aurreko denboraldian liga irabazi zuen eta.
Data | Etsaia | Etxean/kanpoan | Emaitza | Golegileak | Etorrera |
---|---|---|---|---|---|
1981ko Irailaren 17a | CSKA Sofia | Kanpoan | 1-0 | ? | |
1981ko Irailaren 30a | CSKA Sofia | Etxean | 0-0 | ? |
Ligan
Emaitzak
San Mamesen garaipena lortu ondoren errealak ligako titulua irabazi zuen, Bartzelonaren aurretik. 1982ko liga errealak irabazi duen azkena da.
Golegileak
Jokalaria | Golak |
---|---|
Pello Uralde | 14 |
Jesus Mari Satrustegi | 13 |
Roberto Lopez Ufarte | 11 |
Periko Alonso | 7 |
Inaxio Kortabarria | 6 |
Jesus Maria Zamora | 3 |
Juan Antonio Larrañaga | 2 |
Julio Olaizola eta Diego Alvarez | Bana |
Superkopan
Espainiako Superkoparen lehenengo edizioa Errealak irabazi zuen 1982an, Real Madril taldeari irabazita (aurreko denboraldiko Kopako txapelduna izan zena). Bi kanproraketak kontuan hartuta, 5-0 izan zen emaitza: Joaneko partidan 0-1 irabazi zuten Madrilen, eta bueltakoan 4-0 Donostian.
Kopan
Bigarren kanporaketa
- Bilbao Athletic 1 - Erreala 3.
- Erreala 1 - Bilbao Athletic 0.
Hirugarren kanporaketa
- Osasuna 1 - Erreala 1.
- Erreala 3 - Osasuna 1.
Zortzirenak
- Erreala 3 - Valladolid 3.
- Valladolid 0 - Erreala 2.
Laurdenak
- Athletic 1 - Erreala 0.
- Erreala 3 - Athletic 2. Penaltien bidez aurrera egin zuten.
Finalerdiak
- Erreala 1 - R.Madrid 0.
- R.Madrid 1 - Erreala 0. Penaltien bidez kanporatuta gelditu ziren.
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- (Ingelesez)Lantaldea, golegileak eta postua ligan
- (Ingelesez)Emaitzak ligan eta Europako kopan
- Datuak: Q4580229