Señora sariketa

Señora sariketa urtero jokatzen den bertsolaritza txapelketa bat da. Ekimen honen helburua emakume bertsolariek elkarrekin kantatzeko aukera izango duten guneak sortzea eta plazan duten presentzia aregotzea da[1]. Garaipenaren ikurra txapela izan beharrean pamela handi bat da[2].

Egitura

Bi finalaurreko jokatzen dira eta ondoren finala. Lehenengo bi ekitaldietan finalaurreko bakoitzetik bi bertsolari sailkatu ziren finala jokatzeko eta finalean "ohorezko señora" bi elkartu zitzaizkien seikotea osatuz. 2023an finalaurreko bakoitzetik hiru sailkatu ziren eta ez zen gonbidaturik izan finalean[3].

2024an antolatzaileek erabaki zuten zuzenean finala jokatzea, aurrez sailkapen saiorik izan gabe[4].

Palmaresa

Urtea Finalaren egoitza Txapelduna Txapeldun ordea Gainerako finalistak
2021[5] Lesaka Amaia Agirre(*) Onintza Enbeita(*) Haizea Arana, Miren Artetxe, Paula Amilburu, Saioa Alkaiza
2022[6] Leitza Ane Labaka Aner Peritz Erika Lagoma(*), Uxue Fernandez(*), Amaia Iturriotz, Sarai Robles
2023[7] Oñati Maider Arregi Maddi Ane Txoperena Iruri Altzerreka, Eli Zaldua, Eli Pagola, Janire Arrizabalaga
2024[8] Portugalete Jone Uria Haira Aizpurua Maialen Akizu, Ane Zuazubiskar, Araitz Katarain, Ibai Lekuona, Eukene De los Aires, Irati Majuelo
  • (*) duten izenak "ohorezko señora" gonbidatuak dira.

Erreferentziak

  1. «Señora Sariketa» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2022-06-11).
  2. «Euskal Herriko lehen pamela, eskualdera - Amasa-villabona» Tolosaldeko ataria (Noiz kontsultatua: 2022-06-11).
  3. «Señora Sariketa: Bilbon, Erratzun eta Oñatin izango dira bertso saioak, maiatzaren 6an hasita» Argia (Noiz kontsultatua: 2023-05-28).
  4. «Señora Sariketa Ekainaren 8an Portugaleten» bertsoa.eus (Noiz kontsultatua: 2024-05-27).
  5. «Amaia Agirrek irabazi du I. Señora sariketa - Amasa-villabona» Tolosaldeko ataria (Noiz kontsultatua: 2022-06-11).
  6. «Ane Labaka Mayozek irabazi du II. Señora Sariketa» Argia (Noiz kontsultatua: 2022-06-11).
  7. Mallona, Olatz Enzunza. (2023-05-28). «Maider Arregik irabazi du III. Señora sariketa» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-05-28).
  8. «Jone Uriak irabazi du Señora Sariketa Portugaleten» bertsoa.eus (Noiz kontsultatua: 2024-06-12).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q112333590
  • Wd Datuak: Q112333590
  • i
  • e
  • a
Bertsolari txapelketak
Euskal Herrikoa
---------------
Herrialdetakoak
Araba • Bizkaia • Gipuzkoa • Nafarroa • Xilaba
---------------
Eskolartekoak
---------------
Sariketak
Abra • Berritxu • Bertxhori • Bertxoko • B-lañon • Erniarraitz • Hernandorena • Lizardi • Mikel Laboa • Orixe • Osinalde • Señora • Xenpelar • Zarauzko kopla
Loiolako Herri Irratia (†)