Sofonisba Anguissola

Sofonisba Anguissola

Irudi gehiago
ganberako margolari

1558 -
Bizitza
JaiotzaCremona, 1532
Herrialdea Italia
BizilekuaCremona
HeriotzaPalermo, 1625eko azaroaren 16a (92/93 urte)
Familia
AitaAmilcare Anguissola
Ezkontidea(k)Fabrizio Moncada (en) Itzuli  (1571 -  1579)
Orazio Lomellino (en) Itzuli  (1584 -  1625)
Anai-arrebak
ikusi
  • Minerva Anguissola (en) Itzuli
    Europa Anguissola (en) Itzuli
    Lucia Anguissola
    Anna Maria Anguissola (en) Itzuli
    Elena Anguissola (en) Itzuli
LeinuaAnguissola (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
Irakaslea(k)Bernardino Campi (en) Itzuli
Bernardino Gatti (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, artista, artista bisuala eta diseinatzailea
Lantokia(k)Erroma
Madril eta Palermo
Lan nabarmenak
ikusi
  • Miniature Self Portrait (Anguissola, Boston) (en) Itzuli
    Portrait Group with the Artist’s Father, Brother and Sister (en) Itzuli
    Xake partida (Sofonisba Anguissola)
Mugimenduamanierismoa
pizkundea
Genero artistikoaerretratua
margolaritza historikoa
genero-margolana
margolaritza erlijiosoa
erretratua

Sofonisba Anguissola, Sophonisba Angussola edo Anguisciola (c. 1532 - 1625eko azaroaren 16a) Pizkunde garaiko italiar margolaria izan zen.

Biografia

Cremonan jaio zen, familia noble batean sortua. Sei ahizpa eta neba bakarra izan zituen. Aitak, Amilcare Anguissolak, seme-alaba guztiak euren dohainak lantzen saiatu zen: ahizpetan bostek pintura jorratu zuten (Sofonisbak, Elenak, Luziak, Europak eta Anna Mariak) eta beste batek idazmena (Minervak); nebak, Asbrubalek, musika. Hamalau urte zituen Sofonisbak, aitak Bernardino Campi margolariarenera ikasten bidali zuenean, sasoi hartan batere ohikoa ez zena, hau da, neskek aprendiz jardutea.

Sophonisbaren aurreneko lan garrantzitsua Bernardino Campi Sofonisba Anguissolaren erretratua pintatzen (c. 1550) koadroa izan zen, maisu izan zuena ageri dakarrena. Hogeita bi urte zituenean, 1554an, Erromara joan zen, eta han eman zuen denboran bertako txokoak eta jendea izan zituen margotzeko gaitzat. Michelangelo ezagutzeko eta tratatzeko aukera izan zuen. Maisuak eskatuta Karramarroa umeari haginka lana osatu zuen, haren gustuko izan zena, eta ordainean-edo hainbat zirriborro eman zizkion oparitan, bere estiloari so berrregiteko. Bi urtean gutxienez luzatu zen bien arteko hartu-emana. Giorgio Vasari arte historialariaren berbak dira hauek: "Gure garaiko edozein andrek baino prestutasuna, ahaleginba eta elegantzia erakustsi digu Anguissolak bere lanetan. Besteen lanak interpretatzen zein bere gisara sortzen margo berezi eta ederrak pintatu ditu".

Emakumeak artearen munduan leku eta sona izateko ibilbidea landu zuen Sofonisbak, aitzindaria izan baitzen, gerora beste andrazko batzuek ere jorratu zuten bidea: Lavinia Fontana, Barbara Longhi, Fede Galizia edo Artemisia Gentileschi, kasu.

Horrela esan zuen behin: "Bizitza ustekabe atseginez beteta agertzen zaigu, eta une horiek begiak zabal-zabalik harrapazten saiatzen naiz".

2019an, Madrilgo Prado Museoak, bigarren mendeurrenaren ospakizunen barruan, Sofonisba Anguissola eta Lavinia Fontana. Historia de dos pintoras, XVI. mendeko bigarren erdialdeko Artearen historiako bi emakume nabarmenen funtsezko lanak lehen aldiz biltzen zituen erakusketa antolatu zuen [1][2]

Galeria

Irudi bat handitzeko, klika ezazu gainean.
  • Filipe II.a Espainiakoa, c. 1570, Prado Museoa, Madril
  • Bernardino Campi Sofonisbaren erretratua pintatzen, c. 1550, Pinacoteca Nazionale, Siena
    Bernardino Campi Sofonisbaren erretratua pintatzen, c. 1550, Pinacoteca Nazionale, Siena
  • Autorretratua, 1556, Zamek museoa, Lancut, Polonia.
    Autorretratua, 1556, Zamek museoa, Lancut, Polonia.
  • Xake partida, 1555, Navrodwe museoa, Poznan, Polonia.
    Xake partida, 1555, Navrodwe museoa, Poznan, Polonia.
  • Hiru ume eta txakurtxoa, 1570-1590, Methuen biduma, Corsham Court.
    Hiru ume eta txakurtxoa, 1570-1590, Methuen biduma, Corsham Court.
  • Artistaren familia: aita, ahizpa eta neba, 1558.
    Artistaren familia: aita, ahizpa eta neba, 1558.
  • Isabel Valoisekoa, c. 1599, Kunsthistorisches museoa, Viena.
    Isabel Valoisekoa, c. 1599, Kunsthistorisches museoa, Viena.

Erreferentziak

  1. «Historia de dos pintoras: Sofonisba Anguissola y Lavinia Fontana - Exposición - Museo Nacional del Prado» www.museodelprado.es (Noiz kontsultatua: 2020-11-16).
  2. «Exposición: “Historia de dos pintoras: Sofonisba Anguissola y Lavinia Fontana” - Vídeo - Museo Nacional del Prado» www.museodelprado.es (Noiz kontsultatua: 2020-11-16).

Bibliografia

  • Ilya Sandra Perlingieri, Sofonisba Anguissola, Rizzoli International, 1992 ISBN 0-8478-1544-7
  • Chadwick, Whitney, Women, Art, and Society, Thames and Hudson, London, 1990 ISBN 0-500-20354-7
  • Harris, Anne Sutherland and Linda Nochlin, Women Artists: 1550-1950, Los Angeles County Museum of Art, Knopf, New York, 1976 ISBN 0-394-41169-2
  • Sylvia Ferino-Pagden, Maria Kusche, Sofonisba Anguissola: A Renaissance Woman,National Museum of Women in the Arts, 1995 ISBN 0-940979-31-4
  • Pizzagalli, Daniela La signora della pittura : vita di Sofonisba Anguissola, gentildonna e artista nel Rinascimento, Milano 2003 ISBN 88-17-99509-6

Kanpo estekak

  • Mansfield University
  • Artistaren 29 lan
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q236038
  • Commonscat Multimedia: Sofonisba Anguissola / Q236038

  • Wd Datuak: Q236038
  • Commonscat Multimedia: Sofonisba Anguissola / Q236038