Tao

Artikulu hau Sortaldeko kontzeptu filosofikoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Tao (argipena)».
Taijitua: yinak eta yangak osatutako diagrama, taijia irudikatzen duena.

Taoa («bide zuzena») sortaldeko kontzeptu filosofikoa da, Txinako antzinako filosofia tradizio zaharraren oinarri nagusietako bat.

Konfuzioren ondorengo tradizioaren arabera, giza jokabide zuzena adierazten du; taoismoaren arabera, ordea, taoak giza ezagueratik kanpo geratzen den izaera transzendentala du, eta izadiko prozesu guztien sorburuan dagoen oinarri dinamiko nagusia adierazten du. Taoisten arabera, giza ezaguerak tao absolutuaren alderdi bat baizik ez dezake ezagutu.

Taoaren oinarria

Hitz honek «naturaren bidea»ren edo «zeruetarako bidea»ren zentzu espiritual eta filosofikoa du. Laozik zein Konfuziok gure bide propioa uzteko eskatzen zuten, «bide nagusia»ri jarraitzeko. Taoa horretan datza: errealizazio bidea aurkitzean.

Taoaren ezaugarriak

Unibertsoan dena dago mugimenduan. Mugimendu hori taoa da. Taoa inoiz gelditu gabe baina poliki-poliki dabil. Izugarriko botere du, ordea, eta unibertsoaren gauzak bere tokian eta orekan mantentzen ditu. Urtaroak, bizi-zikloak, botere edo ordenaren aldaketak mugimendu horren adierazpenak dira. Taoa guztiaren legea da eta jarraitzen duena harekin bat egiten du. Aldi berean, txi kontzeptua ulertu behar da. Txia Txinako mandarinez "lurrin", "arnasa", "energia" da. Txia eta taoa eskutik doaz, batera doaz zeren eta Chi unibertsoan dabilen energia baita. Esan daiteke taoa txiaren fluxua dela.

Taoren kontzeptua unibertsoa uneoroko aldaketaz oinarritzen da. Hori da bere konstante bakarra. Horregatik, harekin harmoniaz bizi behar gara. Aldaketa izatetik ez izatera, ahal denetik ezin denera, femeninotik maskulinora doan fluxu konstantea da. Taoaren sinboloa taijitua da: yin eta yang, zirkulu batean bateratuta.

Taoaren sinograma.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011-12-27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.

Kanpo estekak

  • (Gaztelaniaz) Taoari buruzko webgunea.
  • (Gaztelaniaz) Laoziren Dao De Jing liburuaren gaztelaniazko itzulpena.
  • (Ingelesez) Taoa, eguneroko bizimodua hobetzeko tresnatzat.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q190393
  • Commonscat Multimedia: Taoism / Q190393

  • Wd Datuak: Q190393
  • Commonscat Multimedia: Taoism / Q190393