Toulouse-Lautrec Museoa

Toulouse-Lautrec Museoa
Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Frantzia
Frantziaren banaketa administratiboa Metropolitar Frantzia
Eskualdea Okzitania
Departamendua Tarn
BarrutiAlbiko barrutia
Frantziako udalerriAlbi
Koordenatuak43°55′45″N 2°08′35″E / 43.9292°N 2.1431°E / 43.9292; 2.1431
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1922
Kudeatzailea[[]]
Izenaren jatorriaHenri de Toulouse-Lautrec
Bisitariak urtean212.238
Kontaktua
HelbideaPalais de la Berbie, Place Sainte Cécile, Albi
Telefonoatel:+33-5-63-49-48-70
Webgune ofiziala
Museoaren sarrera.

Toulouse-Lautrec Museoa (Musée Toulouse-Lautrec) Frantziako Albi hirian dagoen erakundea da. Bertatik, Henri Toulouse-Lautrec margolariaren lanak zabaldu dira eta bertan bere obraren ondare garrantzitsua gordetzen da.

Historia

Lautrec hil zenean, 1901an, haren lagunek eta familiarrek haren obra osoa museo desberdinei eskaini zieten. Une hartan Toulouse-Lautrecen lanak eskandalagarriak bezala ikusita zeuden eta museo ospetsuenek ezetz erantzun zuten. Orduan, Adèle de Toulouse-Lautrec kontesak, artistaren ama, Albi herria proposatu zuen. Udalak eskaintza onartu zuen baina Lehen Mundu Gerrak lanak atzeratu egin zituen. Azkenik, 1922ko uztailaren 30an lehenengo erakusketa aretoak ireki ziren.

Eraikuntza

Museoa Berbie jauregian dago. Etxe-zahar hau, Erdi Aroan, apezpikuaren erresidentzia izan zen. 1905an estatuaren eskuetara pasa zen eta bi urte geroago Albiko udalarenera. 2012an birmoldaketa lan sakonak bukatu ziren.[1]

Museoaren ondarea

  • Henri de Toulouse-Lautrec margolariaren lanak. Ia mila dira bertan gordetzen diren lanak: margoak (L'artilleur sellant son cheval (1879), Un examen à la faculté de Paris, Au salon de la rue des Moulins), marrazkiak, kartelak Moulin rouge - La Goulue, e.a. Horietako asko familiak emandakoak dira; beste batzuk erositakoak edo utzitakoak, esaterako Orsay museoak lagatakoak.
  • Toulouse-Lautrecen objektuak: ezagunena brandy ezkutatzeko kopa eta botila ezkutatzen zuen makulua.
  • Beste artisten lanak: antzinakoak (Francesco Guardi, Georges de La Tour) eta, baita ere, artistaren garaikideak Édouard Vuillard, Pierre Bonnard, Maurice Denis, Paul Sérusier).
  • Arkeologiako saila.
  • Numismatikako saila.
  • Natur zientzietako saila.
Toulouse Lautrecen obra asko eskadalagarritzat jotzen zen.

Erreferentziak

  1. «El nuevo Museo Toulouse-Lautrec de Albi reabre el 2 de abril.»

Kanpo estekak

  • (Frantsesez): Toulouse-Lautrec Museoaren webgune ofiziala..
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q2538129
  • Commonscat Multimedia: Musée Toulouse-Lautrec d'Albi / Q2538129

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 137109706
  • ISNI: 0000000121658942
  • BNF: 11877616v (data)
  • LCCN: n82088331
  • SUDOC: 026549530
  • Wd Datuak: Q2538129
  • Commonscat Multimedia: Musée Toulouse-Lautrec d'Albi / Q2538129

Ikus, gainera