Txabolategi

Txabolategi
Bizitza
JaiotzaEreñotzu, 1769ko martxoaren 2a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaTolosa, 1819 (49/50 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jarduerakbertsolaria

Jose Joakin Erroizenea Intxauspe, Txabolategi (Ereñotzu, Hernani, 1769ko martxoaren 2a[1] - Tolosa, 1819) gipuzkoar bertsolaria izan zen. Ezagutzen den lehen bertsolarietako bat. Txabolategiren garaikoak ziren Fernando Amezketarra, Izuelako Artzaina eta Zabala bertsolariak, eta haiekin batera kantatu zuen.

Iztuetak ematen du historian ezagutzen den lehen bertso neurketaren berri: Villabonako plazan jokatu zen, 1801ean. Zabala eta Txabolategi ziren bertsolariak eta Fernando Amezketarra epaimahaian zegoen. Antonio Zavalak Txabolategiren bertsoak bildu eta Txabolategi, Elkoro eta Leunda Bertsolariak (1980) liburuan argitaratu zituen.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
  1. Antonio Zavala: Txabolategi, Elkoro eta Leunda bertsolariak
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12268311
  • Wd Datuak: Q12268311