Via Domitia

Narbonan berriki aurkitutako Via Domitiaren arrastoak.
Via Domitiako zubi baten hondakinak Saint-Thibéryn.

Via Domitia, Galian, zehazkiago Gallia Narbonensis probintzian, gaur egungo Frantziaren hegoaldean eraiki zen lehen galtzada erromatarra izan zen, Mediterraneo itsasoarekin paraleloan zihoana, Alpe eta Pirinioen artean. K.a. 118an eraiki zuen Gnaeus Domitius Ahenobarbus prokontsulak, honengandik izena hartu zuelarik.

Gaur egungo bide eta autobide askok jarraitzen dute antzinako Via Domitiaren ibilbidea, N85 eta N100 errepide nazionalen eta A9 autobidearen kasua da.

Ibilbidea

Ekialdetik mendebaldera, Via Domitiak honako ibilbide hau jarraitzen zuen:

Piamonte

Segusion, gaur egungo Susan abiatzen zen, Piamonten, Italian. Alpeak zeharkatzen zituen Montgenèvren 1800 metroko garaieran. Han, santutegi harri batek, Druantium edo Sommae Alpes, bidaiariari, Galia Zisalpina atzean utzi zuela adierazten zion.

Frantzia

Orduan, banan banan, gaur egungo Frantziako erromatar hiriak gurutzatzen ziren

  • Brigantio (Briançon): Hornitze geldialdia
  • Vapincum (Gap): Herri txiki bat hiri deitzen hasi zena IV. mendean.
  • Eberodunum (Embrun): Alpe Maritimoak probintzia txikiaren hiriburua 297tik aurrera
  • Caturigomagus (Chorges): Mugatokia Alpeak eta Gallia Narbonensis probintzien artean.
  • Segustero (Sisteron): Hemen, Via Domitiak, gaur egungo Rue Droite eta Rue de la Saunerie kaleek jarraitzen dute.
  • Apta Julia (Apt): Julio Zesarrek sortua jada existitzen zen bidearen ondoan, K.a. 50ean
  • Cabellio (Cavaillon)
  • Glanum (Saint-Rémy-de-Provence): Antzinako greziar kolonia
  • Ugernum (Beaucaire)
  • Nemausus (Nimes) Hiri garrantzitsua erromatar garaian. Hemen, Via Domitia, gaur egungo Rue Nationale kalearekin bat dator.
  • Ambrussum: Gaur egun ez da inor bertan bizi. Bertan geratzen da Pont Ambroix zubiaren arku bakar bat.
  • Sextantio (Castelnau-le-Lez)
  • Baeterris (Béziers): Augustok sortua.
  • Narbo Martius (Narbona): Lehen erromatar kolonia Galian, K.a. 118an sortua eta Gallia Narbonensis probintziako hiriburua.
  • Ad Viscensimum (Fitou) bideko geltoki bat.
  • Ruscino: Erromatar hiri garrantzitsu bat, gaur egun bertan inor bizi ez dena, gaur egungo Perpinyà hiriaren hegoaldean dagoena.

Amaierako bidegurutzea

Ruscinon, galtzada bi zatitan banatzen zen: bata kostaldetik zihoana eta bestea barnealdetik.

Hispaniara heltzen da

Ibilbidearen izena Via Augustara aldatzen zen Espainian sartu ondoren, Decianan (La Junquera). Izen berri honekin, Gadir (Cadiz)eraino zihoan.

Via Domitia
Via Domitiaren ibilbidea

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1146645
  • Commonscat Multimedia: Via Domitia / Q1146645

  • Wd Datuak: Q1146645
  • Commonscat Multimedia: Via Domitia / Q1146645