Zerrenkanogoiti

Artikulu hau Zerrenkano herrietatik altuenari buruzkoa da; herri baxuena gaitzat duena beste hau da: «Zerrenkanobeiti»
Zerrenkanogoiti
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea Nafarroa Garaia
EskualdeaPirinioaurrea
UdalerriaUrraulgoiti
Administrazioa
Motaherri hustu
Izen ofizialaCerréncano Alto
Posta kodea31448
Herritarrazerrenkanogoiitiar, serrenkanugaindar
Geografia
Koordenatuak42°46′46″N 1°09′12″W / 42.77931816°N 1.15341449°W / 42.77931816; -1.15341449
Garaiera845 metro
Distantzia60,5 km (Iruñetik)
Demografia

Zerenkanogoiti[1][a] (eguesibarreraz: Serrenkanugaine)[b] Urraulgoiti udalerriko herri hustu bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta, Pirinioaurrea eskualdean.

1366n jada despopulatu bezala agertzen zen. Bere lurrak Urraulgoitiko Udalara pasa ziren.

Bertako biztanleak zerrenkanogoitiarrak (eguesibarreraz: serrenkanugaindarrak) ziren.

Izena

Zerenkanogoiti edo Serrekanugaine toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]

  • Serrencanu (1042)
  • Çarrencano (1268)
  • Cerrenquano (1366)
  • Çerrenquano (1366)
  • Cerrencano (1534)
  • Cerrencano (1802)
  • Cerrencano (1945)
  • Cerrencano Alto (1996)

Geografia

Zerrenkanogoiti Urraulgoiti ibarran dago.

Inguru naturala eta kokapena

Urraulgoiti Zangozako merindadeko herria da eta Nafarroako hiriburutik 56 kilometrora dago. Udaletxea Irurozkin dago. Erliebe handiko ibarra da, Ugarron bezalako arroilek nabarmenduta, lurraldeko gainerako lekuetatik isolatzen baitute. Ibarraren erdialdea nekazaritzakoa da, baina zenbat eta iparralderago edo ekialderago, orduan eta lur gutxiago dago erabilgarri. Azkenik, gainerako udalerriekin muga egiten duten eremuak menditsuak dira.

Klima

Erlieberaren desberdintasunak direla eta, Urraulgoitin bi klima desberdintzen dira, batetik hegoaldeko klima azpimediterraniarra, eta bestetik iparraldeko klima azpiozeanikoa. Iparraldean izaten diren prezipitazio ugariagoak direla eta (batez beste 1 400 mm edo gehiago urtero), pagadi ugari daude. Bien bitartean, hegoaldean, urtero 900 mm jausten direlarik, pinu basatia da espezierik ohikoena. Urteko batez besteko tenperatura 8 eta 12 gradu bitartekoa da.

Zuhaitzen artean espezierik ugariena birlandaturiko (Austriatik ekarri zituzten XVIII. mendearen amaieran) pinu lariziarrak dira, guztira 591 hektarea hartuz.

Estazio meteorologikoak

Urraulgoitin dagoen Eparotz, itsasoaren mailatik 565 metrora, Nafarroako Gobernuak 1974an jarritako estazio meteorologikoa dago.[3]

    Datu klimatikoak (Eparotz, 1974-2020)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 18.0 22.0 26.0 29.0 33.0 38.0 41.0 40.0 37.0 32.0 25.0 21.0 41.0
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 8.6 10.2 13.4 15.3 19.9 24.9 28.6 28.5 24.0 18.4 12.2 9.1 17.7
Batez besteko tenperatura (ºC) 4.2 5.2 7.8 9.8 13.8 17.9 20.7 20.7 17.1 12.8 7.8 5.0 11.9
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -0.1 0.2 2.3 4.3 7.7 10.8 12.8 12.8 10.1 7.2 3.3 0.8 6.0
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -17.0 -17.0 -9.0 -4.0 -3.0 1.0 5.0 2.0 1.0 -3.0 -8.0 -11.0 -17.0
Batez besteko prezipitazioa (mm) 69.3 67.9 62.6 91.9 71.3 52.8 35.0 39.5 62.2 92.0 93.7 95.2 833.5
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) 47.0 35.5 50.0 46.0 38.0 48.0 56.0 73.0 66.5 87.0 54.0 74.5 87.0
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 10.5 9.7 8.9 12.2 10.7 6.9 4.6 4.8 7.0 10.5 11.5 12.0 109.3
Elur egunak (≥ 1 mm) 1.6 1.4 1.2 0.8 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 0.5 1.1 6.6
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[4]

Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.

Ikusi edo aldatu datu gordinak.

Historia

Seguruenik XVI. mendetik aurrera Gindano kontzejuohian integratu zen. Herrixkaren gainean zegoen eliza, 1042an, Lisabeko monasterioaren mende zegoen, Leireko abadiari Gartzia IV.a Santxitz erregeak ematen ziona. Hiribilduak oraindik su bat zuen 1366an, nahiz eta 1427rako jendez hustuta egon.

Oharrak

  1. /s̻erénkanoɣ̞òiti/ ahoskatua (laguntza)
    Azentua: zorrotza bigarren eta kamutsa bortzagarren silaban
  2. /serénkanuɣ̞àine/ ahoskatua (laguntza)
    Azentua: zorrotza bigarren eta kamutsa bortzgarren silaban

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
  2. «Zerenkanogoiti - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-30).
  3. «Meteo Nafarroa - Fitxa Klimatikoak - Eparotz» meteoeu.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2021-12-19).
  4. Eparozko estazioko balio klimatologikoak. Nafarroako Gobernua (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q110253363
  • Wd Datuak: Q110253363
  • i
  • e
  • a
  Urraulgoiti
Kontzejuak
Lekuak
AdoainElkoatzEparotzEzkanitzOzkoidi • Zabaltza
Etxaldeak
ArieltzAristuArtangaJakoisti • Santa Fe
Herri hustuak
AikoaAizkurgiArangozki • Egillor • EtxazarGindanoLareki • Larraun • Lete • MondelaNarbaizaRaxaSastoiaUztarrozarZerrenkanobeiti • Zerrenkanogoiti