Abaco berberiar zaldi
† Abaco berberiar zaldia | |
---|---|
Zaldi arraza | |
![]() | |
Espeziea | Equus ferus caballus |
Jatorria | ![]() |
Sinonimoak | Abaco kolonial espainiar zaldia |
Abaco berberiar zaldia, (ingelesez : Abaco Barb), edo Abaco kolonial espainiar zaldia, Karibeko Bahamak uhartediko bertako zaldi arraza bat izan zen. Arraza berreskuratzeko zenbait ekimen abiaturik daude eta iturri batuzek abereen kopuru minimoa irauten duela esaten dute, nahiz eta aditu gehien iraungitzat eman[1]. Antza, zaldi hauek espainiarrek uhartedira eramandako berberiar zaldien ondorengoak ziren. Zaldi gehienak basazaldiak bilakatu ziren, eta libre bizi omen ziren mendetan. Arrazaren banapen eremua Acaco uhartedian zegoen.
Abaco berberiar zaldia bere tamainagatik ponien sailkapen taldean sartzen zen, nahiz eta beste zenbait ezaugarriengatik zaldi tamainako arrazen kokatu zitekeen.
Arrazaren historia
Abaco uhartea zaldi basati hauen bizilekua izan da mendeetan zehar. Berberiar zaldi hauek kolonizatzaile espainarrek XV.en edo XVI.en mendetan zehar eramandako abereen ondorengoak dira [2]. Oro har berberiar zaldi arrazakoak omen ziren abere horiek. Denborarekin zaldi populazio hau basati bilakatu zen.
Amerikako Iraultzako urtetan britainiar leialzale asko Karibeko uharteetara joan ziren bizitzera. Ezin da bazterut beraiek zenbait abere ekarri izatea eta bertakoekin nahastutzea. Batzuetan, Abaco Handiaren uhartean adibidez, kolono hauen bizilekuak ez ziren aurrera atera eta ospa egin zuten. Dokumentaturik dago ospa egiterakoan zaldiak askatu zituztela. Ondoren zaldien kopurua gutxituz joan zen, gizakiaren eraginez oro har zen. Hainbat hamarkada geroago, uhartea estaltzen zuten Karibeko pinu asko moztu zituzten egurgileek, eta aldi berean zaldiak ehizatu zituzten.
Garai batean Abaco berberiar zaldien taldea handia izan zen, beharbada 200 abelburu kopurura heldu omen zen. Baziren milaka hektareako basoetan zehar aske ibiltzen ziren kolore ezberdinetako zaldiak.
1960ko hamarkadan, Edison Key eta Morton Sawyer-ek uhartean behiak jartzeko eta haiei larretan konpetentzia kentzeko, zaldiak iza desagertzeraino ehizatu zituzten. Hilketaren amaieran hiru besterik ez ziren geratzen. Castle izeneko zaldia eta Liz izeneko behorra bere moxal Jingoarekin. Jingo hau zenbait argitalpen eta liburuen pertsonaia bilakatu da.
![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/b/b3/Bahamian_Pineyards_Lucayan_National_Park_of_the_Bahamas_in_Grand_Bahama.jpg/300px-Bahamian_Pineyards_Lucayan_National_Park_of_the_Bahamas_in_Grand_Bahama.jpg)
2002.en urtean arraza identifikatua izan zen hainbat bideo eta argazkien bidez. Geroztik egindako ADN afrogek erakutsi zuten basazaldi hauen jatorri berberiarra. Populazio basatia 200 zaldi ingurukoa izatera heldu zen, eta abereak pinadietan bizi omen ziren [3].
Floyd Zikloi tropikala eta geroko egoera
1999ko Floyd urakanaz geroztik "Bahama Star Farm" izeneko atxaldearen inguruan jarri zituzten bizirik geratutako abereak. Zaldi hauek ohikoa zuten baino eremu mugatuago batean egon ziren, haien ohiko ibilbideak zuhaitz eroriek blokeatu zituztelako. Zikloi tropikal honek demaseko hondamendiak eragin zituen ere abereen ohiko habitatetan.
Atxaldean larre eremu mugatuak alde batetik eta landaredia aberatsak bestetik, arazo ugari ekarri zizkien aberei. Zaldien kopuru handia laminitis gaitza jasan zuten, ohikoa ez zuten elikaduraren ondorioz. Asko oso gizenak jarri ziren jandako hostoengataik eta ariketa-eremu txikiagatik. Ezta moxal bakar bat ere ez zen aurrera atera eta aldi berean oso gutxi jaio ziren Floyd urakanaz geroztik [4]. Danera 16 abere atera ziren bizirik zikloi tropikalaren erasotik.
Kanpo estekak
- (Ingelesez) Arrazari buruzko artikulua "The equinest" entziklopedian
Bideoak
Abaco basazaldiei buruzko bideoa
Datuak: Q304345